XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta egiaz hegoaldeko euskaldunak hala sentitzen duela dirudi.

Ifarraldean, ostera, tradiziozko erabilera gure gizakume / emakume, gizonezko / emakumezko bikoteen parekoa du, gizaki / emazteki oposizioan:

gizaki ta emazteki arteko(Mendiburu)

gizaki ta emazteki egin baitezu gizadia (Orixe)

ta emaztekiarendako gizakia (Mendiburu)

gizona egin zuenak, gizakia ta emakumea egin zituela (Iraizoz) (non garbi ageri den gizon-en erabilera orokorra eta gizaki-ren erabilera zehatza)

Josef izena zuen gizakiari ezkontze-hitza emanik zegoen birjinarengana

Argi dago, beraz, ez dela erraza euskaraz ser humano edo ampecirc;tre humain izenen pareko termino neutroa proposatzea, gizon hala erabiltzeari utzi nahi badiogu, behintzat.

Bide bat, Ifarraldeko tradiziozko erabilera ahaztuz, gizaki-ren gaurko euskara batuko balioa bultzatzea genuke.

Jendaki ere proposatu izan da, baina bi arazo ditu: ez du bat ere biderik egin eta Ifarraldeko hitza izanik, Lhandek bere hiztegian beste balio bat ematen dio (lehen adieratzat race, espèce d'hommes ematen du eta bigarrenik parenté, famille).

Antzekoa gertatzen zaio beste batzuetan batek edo bestek proposatu duen jende-ri ere: euskaldun askorentzat balio kolektiboa du, ez pertsona bakarrarena; eta Lhandek hirugarren adieratzat ematen dio homme, créature humaine, individu.

Gizartean gai honetan eragina izan dezaketen sektoreak bildu, akordio batera iritsi eta erabilera hori bultzatzetik etorriko litzateke nire iritziz konponbidea (dena den dagoeneko gizaki hedatu samartua dugula iruditzen zait).

Baina berriro esan, ezingo da gramatikaltasunaren izenean ezer arautu, ikusi ditugun erabilera guztiak baitira gramatikalak eta tradiziodunak.

Alde honetatik gizon eta gizaki-ren erabilera ez du euskara batuak finkatuko, hizkuntza-komunitatearen adostasun eta erabilerak baizik.

Beste horrenbeste esan dezakegu izena + gizon hitz elkartu motaz.